Denbora ihes doa
zerbaiten esperoan.
Nahi gabe goaz.
Guztia da inertzia.
Hutsik daude bihotzak,
lehor ditugu zainak.
Gure itzalak,
hori baino ez gara.
Satelite baten moduan,
geure jabe garen ustean,
bizia zerbaiten orbitan.
(eztanda helduko da).
Beste bira bat eman
zulo beltzen artean.
Norabidea:
gure azken aukera.
Argirik ez dugunak,
edozeren menpean.
Grabitateak
harrapatuta.