Herdoildutako egunetan
ez da nahiko asmo onaz,
pauso bat aurrera eta
bi pauso atzera goaz.
Mingostasuna da hemen
eguneroko edabe.
Min hartu nahi gabe
zenbat nahigabe.
Nahi gabe, zenbat nahigabe.
Euriz eta urruneko lorratzez
bustiriko gau hotzetan
ametsak elkartzen dira
kale izkin beltzenetan.
Euren beldur gorrienak
sailkatu nahi dituzte.
Min hartu nahi gabe,
zenbat nahigabe.
Gezurren ertz denetatik
egia sartzen sentitu
eta beldurtzen zaituena
hurbiltzen ikusi.
Eta isuri da,
isuri da egia.