Burua lurpean, urrunera zoaz,
atzera behin ere so egin gabe.
Koldarkeriaren hegoak zabaltzen
ihesean urrun heldu daiteke.
Ur-lasterretako harrien antzera
kolpe mingarriek gogortu naute.
Eta egia hitz ederrez estali nahian
korrontearen menpe ur hotzek eramana.
Galdu ditut ertzak, gotortu babesak,
haitzetan leku bat aurkitu arte.
Ihesaldi handian hartutako bideak
suntsitu zaitu.
Une batean zerua ilundu da
eta begi elbarriak
beldurrez itsu.