Airea mugitzen bada,
taupadak gelditzen dira.
Ekia iluntzen bada,
gorputzak harritzen dira.
Bidean aurkitzeko gara,
arima bikiak bezala.
Hodeietan bizi izan gara,
mundua gure oinpean.
Haizea ari duenean
nigandik urruntzen zara.
Ehun kilometroko bide bat,
pasa ezinezko muga bat,
ur gabeko ur jauzia.
Landuta guzti-guztia
lautu zuen haizearen jainkoak.