Dardo uxa (Bonberenea Live Sessions)
Soinua: Gorka Alvarez, Eguzki Azkarate, Triku
Bideo grabaketa eta muntaia: Alex Zabala, Iñaki Gerelu, Imanol Uriza
Soinua: Gorka Alvarez, Eguzki Azkarate, Triku
Bideo grabaketa eta muntaia: Alex Zabala, Iñaki Gerelu, Imanol Uriza
Lainoak… buru gainean, ezin ikusi eguzki-izpiak,
zeruan iluntasuna, itxaropenak lausotu dira.
Ari dira sortzen, ari dira hazten
pentsamenduak, badator ekaitza.
Aterkia beti irekita: aterpe edo tximistorratza.
Babesa… desagertzear, gotorlekua dardar hutsa da.
Laztana izan behar zuenak erre egiten du zure azala.
Pentsamenduak beti etorkizunean,
ezin harrapatu, ezin menderatu,
zure bizitzaren kontrola hartu nahian,
izurrite baten antzera gogoan zehar,
guztia dute kutsatzen,
uste zenuen egia amesgaizto bihurtzen da.
Gorputz-adarrak galtzeko zorian,
zinenaren itzala baino ez zara,
atsekabe-keinua aurpegian,
nork bueltatuko dizu irribarrea.