Gazte-gaztea zenetik, edonon bat-batean,
kantu hots bat aditzean, erne jarri ohi zen.
Entzuten zuen musikak hunkitu egiten zuen.
Hainbeste gozatzen zuen, premiazkoa bihurtu zen.
Pastela bailitzan heldu, dastatu du behatzez.
Konpasa airean, dantzan, darama gorputzaz aise.
Eskuez sentimenduak, marrazten ditu trebe.
Aldarteak janzten ditu, tristuraz nahiz pozez.
Hor dabil, kantuari bizitza ematen,
hor dabil, notak airera emeki askatzen.
Hor dabil emozioen pil-pila zabaltzen,
hor dabil, jendearen umorea margotzen.
Eskuak eta behatzak trakestu zaizkion arren,
eta lehen bezain lirain, konpasa ez eramanda ere.
Barrutik ateratzen du, behar adina adore,
gustuko edozein kantu jotzen ari dela ere..
Hor dabil, kantuari bizitza ematen,
hor dabil, notak airera emeki askatzen.
Hor dabil emozioen pil-pila zabaltzen,
hor dabil, jendearen umorea margotzen
Hor dabil...
Hor dabil...
Hor dabil.
Hor dabil, kantuari bizitza ematen,
hor dabil, notak airera emeki askatzen.
Hor dabil emozioen pil-pila zabaltzen,
hor dabil, jendearen umorea margotzen.