Lurra hiltzen ari da,
agonia baten eraginez
eguzkiaren festarik
eta ilargi gorririk gabe.
Hala ere…
bizirik segitzen dugu, bizirik gaur,
hala ere…
bizirik segitzen dugu, hala ere.
Nire bihotzak
haurtxoaren negarra du
sehaska huts baten ondoan
ahanzturan.
Hala ere…
bizirik segitzen dugu, bizirik gaur,
hala ere…
bizirik segitzen dugu, hala ere.
Beldur naiz eta hain
nekatuta, oso txiki sentitzen naizela.
Hala ere...
hor nabil
burua altxatzeko
beldurrez josita.
Hala ere…
bizirik segitzen dugu, bizirik gaur,
hala ere…
bizirik segitzen dugu, hala ere.
Noizbehinka zatoz,
flash bat bezala,
noizbehinka zatoz,
noizbehinka zatoz.
Beti hortan nahitanahiez,
beti hortan, noizbehinka zatoz.
Noizbehinka zatoz,
flash bat bezala,
noizbehinka zatoz,
noizbehinka zatoz.
Noizbehinka zatoz,
flash bat bezala,
noizbehinka zatoz,
noizbehinka zatoz.