Formatua: CD-LP
Argi kodea: G-761
Azala: Aitor Remon, Montse Galobardes (argazkia)
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
K estudioa (Iruñea)
SOINU TEKNIKARIA
Alberto Porres
GENEROAK
Hardcorea, Punk-rocka
Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)
2018 - Gor
Formatua: CD-LP
Argi kodea: G-761
Azala: Aitor Remon, Montse Galobardes (argazkia)
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
K estudioa (Iruñea)
SOINU TEKNIKARIA
Alberto Porres
GENEROAK
Hardcorea, Punk-rocka
Hastapenetan hiru lagunek osatu zuten Leihotikan: Patxi Mercerok (gitarra eta abestien egilea), Gorka Armendarizek (ahotsa) eta Alfonso Contin Titi-k (bateria). Egin zuten lehen kantuari “Leihotikan” izenburua jarri zioten, eta taldea ere horrela deitzea erabaki zuten. Maketa bat grabatu zuten hirukote gisa, Leimak izenekoa 81994), eta lagunen artean banatu. Bigarren maketa ere etorri zen, Zerumugak (1996), baina ordurako bost lagun ziren taldean, Aitor Remon (baxua) eta Mikel Aranguren (gitarra) taldekide berriekin. Nafarroatik kanpo lehen kontzertua 1997an egin zuten, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Aranguren izan ezik, beste guztiek jarraitzen dute taldean.
Bigarren maketa Gor diskoetxeko arduradunen eskuetara heldu zen, eta “Punk-rok” kantuak Iruñeko tabernetan oihartzun handia izan zuela kontuan hartuta, disko bat grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Kantu berriak behar bezala lantzeko astirik gabe, Hemen ez da ezer aldatzen lehen diskoan (Gor, 1998) maketetako kantuak sartu zituen boskoteak. Besteak beste, Bad Religion, Pennywise, NOFX, 7 Seconds eta Minor Threat taldeen eragina sumatzen zitzaion, baina, batez ere, Ezin Izan taldearen eragina aldarrikatu zuen Leihotikanek. Urte batzuk geroago Ezin Izanen bertsio bat (“No oirás“) grabatu zuten Ilunago, ederragodiskoan (Gor, 2006). Hardcore melodikotik baino gertuago sentitzen zen taldea punk-rocketik. “Hardcore melodikoa etiketa bat da. Punk-rocka musika baino zerbait gehiago da. Jarrera bat da” (1). Aipaturikoez gain, Rock Radical Vascoko taldeek eta Kataluniako 80ko hamarkadako hardcore taldeek ere (HHH, Monstruacion, GRB…) eragin zieten. Hain zuzen, HHH taldearen omenezko Pedazo de tierra/Pedazo de mierda diskoan parte hartu zuten nafarrek.
Lur bigarren diskoan (Gor, 2000) kantuak gordinagoak eta zuzenagoak izan zitezen saiatu ziren, naturari, arrazakeriari eta norberaren kezka existentzialei buruzko hitzekin, baina aurreko lanaren hardcore eta punk-rock ildotik atera gabe. Itoiz taldearen “Clash & Pistols“ kantuaren moldaketa grabatu zuten –kontzertuetan, Itoizen kantu gehiago jotzen zituzten–, eta, bitxikeria gisa, Hemendik At! dance taldeko Iker Sadabak girotze lana egin zuen Iñigo Ibarrak abesturiko bertsoan. Disko guztietan Ibarraren bertso bat sartzeko ohitura du talde iruindarrak.
Hala ere, diskoa “ilunegia” geratu zitzaiela uste zuten, eta hurrengoan, Munduaren leihoa-n (Gor, 2003), lehenengoaren freskura eta bigarrenaren sendotasuna uztartzen saiatu ziren. Taldekideen osasun arazoak zirela medio, hiru urte eman zuen taldeak “desagerturik”, zuzenean jo gabe. Kantu gehiago sortzeko aprobetxatu zuten geldialdia. Los Angelesko (Kalifornia, AEB) Youth Brigade taldearen moldaketa bat egin zuten disko horretan (“Zerbaitetan sinetsi“), eta Iker Piedrafita (Dikers) izan zuten ekoizpenean lagun. Hitzetan, mezu argiagoak eta hurbilagoak azaltzen ahalegindu zen taldea.
Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohiturari jarraituz, beste hiru urte pasatu ziren Ilunago, ederrago kaleratu arte. Taldearen diskorik landuena da, eta hitzetan “sakonagoa eta intimoagoa”, taldekideen hitzetan. Estilo aldetik punk-rock eta hardcoreari eutsi arren, aniztasuna dago kantuetan. Disko honekin Euskal Herritik atera ziren estreinakoz jotzera; Espainiara eta Kataluniara, hain zuzen ere. 2004ko urtarrilean Madrilen jo behar zuen, Berri Txarrak taldearekin batera, baina Espainiako zenbait komunikabide eta elkarte ultraeskuindarrek egindako presio eta mehatxuen ondorioz, antolatzaileek kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten.
Taldearen estudioko azken lana, orain arte, Harold da (Gor, 2012). Jack Bradley argazkilariak Harold Wittles izeneko mutikoari ateratako argazkia du azalean, eta kantuen artean, Gabriel Arestik idatzitako letra bat (“Arestiren omenez“) eta Jesus de la Rosa Espainiako Triana taldeko kide zenak idatzitako beste bat (“Llegó el día” kantuaren hitzak itzuli zituzten “Esnatzea” abestian). Munduaren leihoa diskoan bezala, Iker Piedrafitak egin zituen ekoizpen lanak.
Testua: Jon Eskisabel
Astran (Gernika), Zarautzen, Ordizian eta Lizarran, irailean eta urrian eginiko kontzertuetatik hartutako irudiekin gauzatu da bideoa.
Bideogilea: Aitor Remon
Patriarka arraren arrakasta (Gernika, 2019.09.13)
Gernikako Astran grabatua, 2019ko irailaren 13an
Kamera: Fernando Molina
Muntaia: Aitor Remon
Soinua: Alain Ayesa
Astran (Gernika), Zarautzen, Ordizian eta Lizarran, irailean eta urrian eginiko kontzertuetatik hartutako irudiekin gauzatu da bideoa.
Bideogilea: Aitor Remon
Gernikako Astran grabatua, 2019ko irailaren 13an
Kamera: Fernando Molina
Muntaia: Aitor Remon
Soinua: Alain Ayesa