Gure bikotea sortu dugu duela urte bat eta erdi, gure kantore errepertorioa euskal abesti herrikoietan eta modernoetan oinarrituz. Bi bozetan ari gara, gehienetan gitarrarekin, baina batzuetan “a cappella” ere bai. Lehenago, bakarka kantatzen genuen, baina egun batez, elkarren ezagutza egin dugu eta erabaki dugu gure bozen elkartzea. Geroztik, Xiberoko kantaldietan ibiltzen gara, baita ere Ipar Euskal Herriko leku andana batean. Gainera, duela guti, Biarnon hasi gara kantatzen eta ilkitze bat egin dugu gure departamendutik kanpo. Lehen urte eta erdi hori biziki aberatsa izan da, eta gure helburua da ahal bezain luzaz gure pasioa hedatzea.