Metalezko teloiak
ixten diren arte
egin dezagun topa
lehengo tabernatan
aldatu garela
ezkutatu nahian.
Aspaldiko promesak
urrun egon arren
bota ditzagun hitzak
horma mutuetan
tabakoarekin
nahas daitezen.
Berdin zaizkit zuen
laneko abenturak,
urrundu gintuzten
hurbileko lagunak,
esan gabe utzi
genituen beldurrak,
logurak, loturak…
Gaur kearekin dantzatu nahi dut!
Berdin zaizkit zuen
laneko abenturak,
urrundu gintuzten
hurbileko lagunak,
esan gabe utzi
genituen beldurrak,
logurak, loturak…
Gaur kearekin dantzatu nahi dut!
Gu betiko ginena
izango ginena
ez gara ezagutzen
denok dugulako
bizitza bat gure
bizitzatik kanpo.
Kontatu berriro
kaleko abenturak
-hurbildu zaitezte
urruneko lagunak-
esan gabe utzi
genituen gezurrak…
Loturak lotura
Gaur kearekin dantzatu nahi dut!