Biluzik
gela hutsik
bakarrik bihotza
gaindiezina zait negu hotza
Nigandik
berriz ere urruntzen
ur tanta bat bezala
itsasotik lurruntzen
Landatu
ditut ametsak
txuri eta beltzak
kolorez ereinak...
Eta udaberrian
hazten utzi
loratzen utzi
ahazten utzi
Urpean nabil igeri
itsasazala izozturik
ezin irten hemendik
Baina udaberria
hazten utzi
loratzen utzi
ahazten utzi