Egun euritsu haiek ohe barrenean igarotzen genituen
ez dakit zer gertatu den gure artean, ea zer dioen kutxa beltzak
Maitatzea baino ederragoa
maitatua sentitzea zen
orain, berriz, ez zaitut ikusten
begiratzen dizudanean
Bala galdu batek bihotza zulatu eta odol-husten ari naiz
gaur egun hemen ondoan zaudela, bakarrik nago zurekin
Aurkituko ez dudanaren bila
kaletik noraezean
itsu denak ez du ezer ikusten
edo dena beltza ikusten du
Ez zaudenetik zaila egiten zait dena, ez zaudenetik