2019.01.15
Lau Behi

Lau Behi

  • 1994 - 2002
  • Donostia
  • Bluesa, Pop-rocka, Rock&rolla

Atzera

Emakume interesgarriak
play_buttonadd_button
EROSI

Emakume interesgarriak

2000 - Oihuka


Sartzen(Musika: Lau Behi)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Betiko moduen gainetik(Hitzak: Ainhoa Aranburu-Musika: Alberto Bosch)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Lerdea dariola(Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Plastikozko emakume(Hitzak eta musika: Alberto Bosch, Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Marra bat egin(Hitzak: Ainhoa Aranburu-Musika: Alberto Bosch)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ai ama(Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Gaur gauean(Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Zu bezala emakume(Hitzak: Ainhoa Aranburu-Musika: Alberto Bosch)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Triste(Hitzak eta musika: Alberto Bosch, Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Igandean plof!(Hitzak: Ainhoa Aranburu-Musika: Alberto Bosch)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ez dakit(Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton

Formatua: CD


Iraupena: 36' 10"


Argi kodea: PC-287


Azala: Iñigo Aranburu Puente


PARTAIDEAK

  • Mikel Azpiroz, gitarra elektrikoak, ahotsa, programazioa, gitarra akustikoak, sintetizadorea, hammond organoa
  • Alberto Bosch, baxua, ahots nagusia, gitarra akustikoa
  • Juanra Etxaburua, bateria

GRABAZIOA

Elkar estudioa (Donostia)


SOINU TEKNIKARIA

Jean Phocas


LAGUNTZAILEAK

  • Perfecto Herrera, programazioa ("Lerdea dariola")
  • Karlos Aranzegi, perkusioa ("Marra bat egin", "Zu bezala emakume")
  • Joseba Tapia, koruak ("Gaur gauean")

EKOIZPENA

Mikel Azpiroz, Alberto Bosch


GENEROA

Popa

Lau Behi taldea 1994ko udan sortu zuten Mikel Azpiroz (gitarra, hammond organoa eta ahotsa), Alberto Bosch (baxua), Juanra Etxaburu (bateria) eta Txenan Calvok (gitarra). Donostiako pop eta blues taldeetan aritutakoak ziren horietako batzuk, Blues Stop, Los Patos eta Speed taldeetan esaterako, eta gisa horretako doinuak jorratzeko osatu zuten talde berria. Donostia inguruko taberna eta areto txikietan emanaldi ugari egin ondoren, berehala argitaratu zuten lehen diskoa, Lau behi (IZ, 1995). Hammond organoa, pianoa eta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock&roll eta rhythm&blues kutsuko kantuak aurkezten zituen laukoteak estreinako lan hartan. Daniel Lazerus soinu hartzaile estatubatuarrak grabatu zuen diskoa; Joe Cocker, Violent Femmes edota Mike Oldfieldekin lan egindakoa da Lazerus. Gehienbat Gipuzkoan izan zuen oihartzuna diskoak, eta bertan eman zituen kontzertu gehienak, tarteka Bizkaira, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira atera arren.

344

Mikel Azpiroz, Juan Ramon Etxaburua, Txenan Calvo eta Alberto Bosch (1996).

Bigarren diskoari heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituen Txakun taldearekin partekatutako Merke & ona EPrako (IZ, 1996). Udan bi taldeen promozioa egiteko helburuz kaleratu zuen IZk disko konpaktu labur hori. Lau behi-bi (IZ, 1996) aurrekoa baino gitarreroagoa gertatu zen; kantuak landuagoak eta jantziagoak zeuden, eta rhythm&blues musikaren eraginari eusten zion (Allman Brothers, Steve Ray Vaughan…), baina funk eta country ukitu koloretsuak ere erakusten zituen. Kontzertuz kontzertu, ahoz aho, pixkanaka-pixkanaka taldearen izena hedatuz joan zen, betiere Euskal Herrian garai hartan gehien entzuten ziren musiken estiloetatik kanpo egon arren.

Taldeak kontzertuetan etenaldia egin zuen 1998an, hurrengo lana prestatzeko. Tarte horretan Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen oso gustuko estilistikoki hartzen ari zen bide berria. Izan ere, power-pop aldera jotzen zuten Lau Behiren kantu berriek, indarra melodietan jarriz. Lan berria kaleratzeko proposamenari IZk entzungorrarena egin ostean, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen Lau Behiren azken lana: Emakume interesgarriak (2000). Diskoan Joseba Tapiakkolaboratu zuen, besteak beste. Mikel Azpirozek horrela azaldu zuen disko horren aldaketa nagusia: “Lehen, abestia gure zerbitzura jartzen genuen, gure posibilitateetara eramaten genuen, baina orain gure posibilitateak abestira moldatu ditugu… Heldutasun batera iritsi gara, unidade batera kontzeptu aldetik; energia guztia abestiaren blokera eraman dugu eta bloke indartsu bihurtu dugu. Orain lortu dugu Lau Behiren nortasunik sakonena”. Kantu zuzenak, apaingarri gutxikoak eta melodikoak biltzen ditu Lau Behin azken lanak.

84

Lau Behi, hirukote bihurturik.

Diskoak CD-ROM bat zekarren azken pistan, “Ez dakit” izenekoa. Hainbat sari jaso zituen: SGAErena, Bartzelonako Movius saria, eta Espainiako diseinatzaileen Laus saria, hain zuzen ere.

Lau Behiko taldekideetatik Mike Azpirozek egin du ibilbiderik oparoena musikan. Estudioan zein zuzenean hainbat talde eta bakarlarirentzat lan egiteaz gain (Jabier Muguruza, Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, The Waifs…), Elkano Browning Cream taldeko partaide eta konpositorea da, eta bakarkako disko bat argitaratu du, Gaua (Mamusik, 2013). Halaber, Jabier Muguruzaren zuzeneko bikotekidea da. Alberto Bosch Parafünk-eko kidea izan zen, eta ondoren Hotel eta Triz3ps taldeetan aritu zen. Juanra Etxaburuak The Window Ventanas taldean jo zuen, eta harekin Naizitenjan diskoa grabatu zuen (Canton Records, 1997).

Gaur egun, Lau Behiko hiru kide ohik —Alberto Bosch, Txenan Calvo eta Juanra Etxaburuak— Hot Potato Blues Band osatzen dute, Gorka Azpiroz abeslariarekin batera.

Testua: Jon Eskisabel