2017.06.13
Latzen

Latzen

  • 1993 - 2008
  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Metala

Atzera

Heriotzari deika
 

Heriotzari deika

2007 - Latzen


Gu ez gara(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon
Beldurra(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon
Argiaren zai(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon
Putzu beltzean(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon
Latzen(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon
Infernuko ateetan(Hitzak eta musika: Latzen)
facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 35' 54"


Argi kodea: ZC-472


PARTAIDEAK

  • Joxemari Azpitarte, baxua eta ahotsak
  • Iker Martinez de Zuazo, gitarra eta akustika
  • Aitor Uriarte, gitarra, ahots nagusia eta ahotsak
  • Gorka Lazkano, bateria

GRABAZIOA

Rockstudios estudioa (Bilbo), 1995eko Aste Santua


SOINU TEKNIKARIA

Carlos Creator


Ekoizpena: Carlos Creator


GENEROA

Latzen heavy metal taldea Oñatiko lau gaztek osatu zuten, 1993. urtean. Garai hartan, Gorka Lazkano (bateria jotzailea), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Aitor Uriarte (ahotsa) ikasgela berean zeuden, eta Aitorrek beste jarduera batzuetatik ezagutzen zuen Iker Martinez de Zuazori (gitarra jotzailea) taldera batzeko esan zion. Hamasei urte baino ez zituzten. Laukotea osatuta, Hor Konpon taldearen entsegu lokalean sartu ziren. Lehen kontzertua, 1993ko abenduan egin zuten, Oñatiko Ongi tabernan. Hurrengo hilabeteak entsegu lokalean abestiak sortzen eta kontzertuak ematen pasa zituzten.

1995. urtean, lehen maketa atera zuten, Heriotzari deika izenekoa. Sei abestiz osaturiko lehen grabazioak sekulako arrakasta izan zuen Euskal Herriko gazteen artean. Denbora gutxian 2.000 ale inguru saldu zituzten. Hori ez ezik, laukoteak Euskadi Gaztearen entzuleen saria eskuratu zuen, eta Egin Txotx! lehiaketa irabazi zuen. Bi lorpen horiei esker, taldearen musika dezente hedatu zen, batez ere irrati uhinen bitartez. Taldearen heavy doinu indartsuak oihartzuna izan zuen. Era berean, Oihuka diskoetxearen interesa piztu eta aurreneko diskoa grabatzeko aukera eman zien. Horrela, 1996an Kontzientzia ala infernua estreinako diskoa plazaratu zuten. Zinez metalzalea. “Bat gehiago”, “Hiesa ihes” eta “Ze ingo xu” kantuek eta irratian mila bider errepikatu zuten “Laztana” baladak areagotu egin zuten Oñatikoen arrakasta. Urte hartan jende ugari joan zen Latzenen kontzertuetara. Adibidez, Bilboko Aste Nagusian Gas plazan emandako zuzenekoa jendetsua izan zen.

652

Latzen taldeko kideak 1998an. (Berria)

1997. urte bukaeran, taldea atseden hartu eta bigarren lana prestatzen hasi zen. Urtebete geroago, Ardi larruz (Oihuka, 1998) argitaratu zuen. Atseden txikiaren ondorengo pausoa. Gipuzkoarrek euren musika gogortu, eta, aldi berean, moteldu egin zuten. Metal pausatuago eta pisutsuago baten alde egin zuten. Gipuzkoarren bigarren lanak ere harrera beroa izan zuen, hala jarraitzaile nola salmenten ikuspuntutik. Aurkezpen kontzertua Chiapasen aldeko mugimenduaren jaialdian egin zuten, Oñatin. Gerora beste hainbat emanaldi iritsi ziren, tartean Espainian aurreneko aldiz egin zituztenak. Alabaina, 1999ko abuztuaren 13an azken kontzertua eman zuten Arantzan (Nafarroa). Laukoteak, arrakastaren gailurrean, taldea desegitea erabaki zuen, arrazoi jakinik gabe. “Hirugarren diskoa grabatzera sartzeko prest ginen, eta diskoetxearekin azken kontuak egitera autoan gindoazen, Lekeitiorantz, Angelillorekin elkartzera, Jabiertxo managerrarekin batera. Bidean, beste inongo misteriorik gabe, taldea uztea adostu genuen” (1).

Latzen banandu ostean, lau kideek ez zuten musika baztertu. Aitor Uriartek Sen sortu zuen, besteak beste, Haritz Harreguy gitarrista eta soinu hartzailearekin -Latzenen soinu teknikaria izan zen azken urteetan-. Pop rock doinuak lagun, hiru disko argitaratu zituzten. Gerora, berriz, Une rock-metal taldean sartu zen, eta bi disko kaleratu dituzte. Iker Martinez de Zuazok eta Joxemari Azpitartek Potemkin taldea sortu zuten. Egun, Ikerrek soilik segitzen du taldean.

655

Entsegu lokalean.

Alabaina, 2007ko urriaren 2an Latzeneko lau musikariek beren proiektuak albo batera utzi eta taldearen azken kontzertu bira egingo zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Urriaren 12an Infernuko ateetan birari hasiera eman eta 15 kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. Tartean, Eskoriatzan emandako kontzertua grabatu zuten zuzeneko lan berri bat kaleratzeko. Horrela, 2008an Hellmuga izeneko zuzeneko disko eta DVDa argitaratu zuten. Oñatiko taldearen azken testigantza. Ondoren, lan berria aurkezteko beste zenbait kontzertu jo eta Latzen behin betiko lozorroan sartzea erabaki zuten.

Testua: Inaxio Esnaola

  • (1) Entzun!,57. zenbakia, 2007

Atzera

Iragana oroituz (dokumentala)