Larru Beltzak taldea 2018ko bukaeran hasi zen sortzen eta 2019an hartu zuen gorputza. Aurretik taldekide denak beste talde batzuetan ibilitakoak ziren (Golpe de Estado, Sospechosos, Papalagi, Antihumano, CC627, Banda Munizipala….). 2020. urte osoa lehen diskoaren grabaketa prozesuan igaro ostean, ‘Nork epaituko du epailea’ izeneko lana kaleratu du.