Igor Arzuaga, Gile Iturriondobeitia eta Aritza Ortuzar duela hogei urte inguru hasi ziren elkarrekin jotzen, Smog izeneko maketa bat ere grabatu zuten baina ez zen inoiz argitaratu. 2017an berriz heldu zioten entseatzeari, eta hiru kide gehiagoren laguntzaz, taldearen ibilbideko lehen lana grabatu zuten: Zuhaitz horiek.