Egunsentia
Zu gabe ez da berdina
Zu zinen nire paradisua
Ta aspalditik lainotuta dago zerua
Desagertu zara arrastorik utzi gabe
Ez daukat barne bakerik nigandik urrun bazaude
Orain nabil bilatzen
Non zauden
Baina joan zara arrastorik utzi gabe
Faltan botatzen ditut mila gauza
Ta zeureak dira guztiak
Zure etxeko ohea daukat
Nire adimenean
Non daude zure musuak eta besarkadak
Nork dauzka orain esaidazu laztana
Aldatu dugu geure norabidea
Orain Scenicean bakarrik noa
Desagertu zara arrastorik utzi gabe
Ez daukat barne bakerik nigandik urrun bazaude
Orain nabil bilatzen
Non zauden
Baina joan zara arrastorik utzi gabe
Ta orain zer egin behar dut desastre honekin
Ezin ditut begitxo hoiek kendu burutik
Amak berriro galdetu dit zugatik
Baina ez dakit zer erantzun behar dan
Galduta dut norantza
Dena eraman zenuen
Baita neure konfiantza
Egun eta gau dantzan martxan
Jar nituen zure zalantzak dantzan
Lore politenek ere dauzkatela arantzak
Desagertu zara arrastorik utzi gabe
Ez daukat barne bakerik nigandik urrun bazaude
Orain nabil bilatzen
Non zauden
Baina joan zara arrastorik utzi gabe
Desagertu zara arrastorik utzi gabe
Ez daukat barne bakerik nigandik urrun bazaude
Orain nabil bilatzen
Non zauden
Baina joan zara arrastorik utzi gabe