Itxaropen hautsien kaxan nago itxirik
Nire sentimendu eta beldurrak daude bertan izkutaturik
Baina gaur, ezin dut zu gabe
Zergatik joan zinen?
Itxaropen hautsien kaxan ez dago irtenbiderik
Bertan sartuz gero ezingo zara inoiz irten bakarrik
Horregatik, zu gaur ondoan behar zaitut
Biok elkarrekin amets egin dezagun berriro
Ezin dut arnastu zu hemen ez bazaude
Gauetan ametsetan zu agertzen zara
Egunak zu gabe zorigaitzak dira
Maitea itzul zaitez berriro nire albora