Azaroak biko gau honetan
sei soka, lau akorde
biluzik nire hitzak
ispiluaren aurrean
ene islada zure ondoan
desagertzen doa.
Egun batzuk pasa dira,
zure deia, zure ahotsa,
irentsi ezina.
Azaroak biko gau honetan
ene bihotzaren taupadak
ene gidariak,
oraindik gauetan itotzen naiz
negar malko artean,
oraindik faltan botatzen zaitut
logela ilunean
alkoholaren magalean
zure promesak, zure oroimena
estali nahian.
Sexuaren ezpainetan
laztanen muxuen
beroaren bila.
Oraindik gauetan itotzen naiz
negar malko artean,
oraindik faltan botatzen zaitut,
logela ilunean.
Eta ezin du ahaztu zure irribar alaia,
ezin ditut ahaztu bizitako une guztiak,
esnatuko al naiz amets gaizto honetatik?