Bistan dago lanean
fin ari gerana
gonbitarekin noa
Egañarengana
badakit sagardotik
gertu zabiltzana
ekarriko al diguzu
trago eder bana
Jardungo ez zera ba
horrela kantari
ekarri zak hura ta
eraman zak hori
lehen lan gutxi neukan da
zuek zerbitzari
asko eskatzen zaio
bertsolaritzari
Trikiti, arin-arin
ta Cartagenera
dantzariak portatu
zaizkigu dañera
Patxi etorri zaigu
ligatu plañera
trokolak aldatzeko
hobea da bera
Puntuan jarri behar
trokola ta motor
bielak engrasatu
kotxea tor-tor-tor
Agurtzane portatzen
baldin bada jator
bederatzi hilabetera
zigueñala dator
Patxi ta Orbegozo
baju daude txispan
biak jarri litezke
mutil zaharren listan
neskak beti ondoan
gauz bat dago bistan
famosoak dirala
Euskal Telebistan
Ospea eta fama
latza bota zuke
alperrik al dituzu
horrenbeste urte
ligatuko balitza
ospearen truke
gehien Aita Santuak
ligatuko luke
Gauzak mejoratzeko
badaude sistemak
hautsi behar ditugu
ETB-n eskemak
bateko Goenkale
besteko Wazemank
kenduko dizkiegu
audientzi denak
Audientziaren gerra
zure bihotzean
ta nagusi izan nahi
txorien etxean
audientzia hartzazu
eguzkia antzean
itsutu egiten du
maiz begiratzean
Portatu zeratela
dudan nola jarri
zuen txaloak ziren
guretzat pozgarri
ia elkartzen geran
festan eta sarri
agur entzule hori
agur bat Saizarri