2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Iruzurra

Burua daukat gainbehera
bihotza berriz minbera
jasan ezina da niretzako
gaurko egoera
Espaiñiko lege bera
gaur Euskadiren gainera
lapur txikiak barrura eta
handiak kalera

Ezina ta amorrua
barrenean xamorroa
gaurtik aurrera
giltzapean dek hire esparrua
nik lasai zeukat barrua
hau dek mundu katxarrua
ta hik tonto jokatu badek
ez dek nere errua

Zer janetik eskazia
bada nahiko desgrazia
oilo batzuek harrapatzea
zen oker guzia
handiaren malezia
tranpa gaiztotan nahasia
oilotegia bezain zikina
dago justizia

Ez bisigu ez angula
Angel gelditu zaigula
epai ordua iritsi eta
azkenean burla
hau ez dek ahuntzen eztula
ez al dek entzun sekula
zakur handiak zakur handia
defendatzen duela

Boteaz  ogi papurra
deitu nien purra-purra
bainan hanketik heltzea ez zen
lantegi xamurra
zuk milioien iruzurra
eta niretzat egurra
orain ni baino hobeto dago
Boyerren zakurra

Saiatu behar norbera
beteko bada platera
lau oilo mika
ohostuta gero
kartzela batera
moteil bete zak kartera
ez sartu oilo artera
Juan Guerra ere libre zebilek
kontuak atera

Injustizia indarrez
dago hemen zoritxarrez
txikiarentzat lege zorrotza
handiei batere ez
tarteko zenbait interes
izkutatzen dira errez
zerri tokian dena da libre
oilotegian ez