2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Ispilue

Oso ispilu polit eder bat
Aurrera didate ekarri
Eman duenak jakingo zuen
Mutil zahar-zahar honen barri
Gazte dan arte hau izaten da
Gazte guzien pozgarri
Zahartutakoan ez da begiratzen
Hau gaztetan bezain sarri

Aizak nik hiri bota behar dit
Bertso koxkor bat edo bi
Behingoan jarri
Geranez gero
Biok aurpegiz-aurpegi
Neri begira hor hik daduzkak
Alperrikako bi begi
Noski hik ez nauk ni ikusiko
Baina nik ikuste haut hi

Neri begira jarrita motel
Zertako hago horrela
Ta pentsatzen dit
Aspalditxotik
Ezagututzen hautela
Mutil zaharraren
moko horrekin
Ez dek ematen motela
Azal ximurtzen
ari haiz motel