Urrategi auzoak
berezia zerbait
berekin baduela
iruditutzen zait.
Gaur harritu liteke
gaztea den norbait;
erromes joaten ginen
geu ta beste zenbait;
amarengan fedea
bazegoen nonbait.
Urrategiko amak
nolako grazia
beregana biltzeko
inguru guzia.
Jendez gainezka sarri
nuen ikusia;
hiru-lau apaizekin
meza nagusia;
zeinek imajinatu
gaur duen krisia!
Goizetik eguerdira
orduero mezan,
bazkal aurreko festa
orduan hasten zan.
Bertso, soinu ta dantza,
bazka(r)ia heltzen zan,
bezperan prestatua,
lujosoa ez zan,
tortilla hotza ere
gustura jaten zan.
Arratsaldez berriro
jendetza galanta;
auzotarrak aizkoran,
hura zirti-zarta!
Ta ondoren bertsoak,
entzule aparta;
erromeria tope,
soinu eta kanta;
sasoia genuen ta
ez zen ezer falta.
Gaur egun ere ama
ez dago bakarrik,
igandero bisitan
badu herritarrik;
zenbaiten barrenetan
sortzen du indarrik;
ohiturak egon arren
aldatu samarrik,
beregan(a) hurbiltzeak
ez du ezer txarrik.