Noiz eta nondik datorren
galdezka gaude beti gu;
hala ere, urteetan
geurekin daramakigu;
mendiko bordetan sarri
dibertsioen katigu,
nondik datorren ez dakit,
nora joan badakigu.
Alkatearen makila
eta soinu txikia bera,
mendian bizitakoak
jaitsi zaizkigu kalera;
eskutik esku(ra) aldatuz
edo zaletik zalera;
gaur hiri handitan ere
ezagunak egin gera.
Soinuaren garrantzia
kantariak, berriz, koplan,
bateria egurrean,
xanpaina frantsesa kopan.
Bidarrain ere hauspoa
urtero hor dabil tropan;
Kukuherrian hazi ta
zabaldu gara Europan.
Nahiz eta hemen bizi den
dantza-girorik maiteena,
mundura iritsia da
trikitiaren antena;
jarraitzale finak nonahi,
hori da inportanteena;
soinu txikia da, baina
urrunera heldu dena.