Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, minutu erdiko kantuak bata bestearen ondotik jotzen ditu. Euskaraz edo ingelesez, norbanakoak eta komunitateak zapaltzen eta menperatzen dituen sistemaren aurkako hitz zorrotzak hedatzen ditu. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea edo Suediako d-beat musikaren artean, taldearen zuzenekoak arras leherkorrak dira.
Bakarrik noa aitzina
Utz bakean
Militantziarik ez aipa
Ez dut bozkatuko
Manifestatuko
Astirik ez
Alferrik da
Gauzak hala badira
Zertako alda?
Ez dut laguntzarik behar
Utz bakean
Besteak zapal ditzaket trukean zerbait irabaz badezaket