Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, minutu erdiko kantuak bata bestearen ondotik jotzen ditu. Euskaraz edo ingelesez, norbanakoak eta komunitateak zapaltzen eta menperatzen dituen sistemaren aurkako hitz zorrotzak hedatzen ditu. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea edo Suediako d-beat musikaren artean, taldearen zuzenekoak arras leherkorrak dira.