Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, minutu erdiko kantuak bata bestearen ondotik jotzen ditu. Euskaraz edo ingelesez, norbanakoak eta komunitateak zapaltzen eta menperatzen dituen sistemaren aurkako hitz zorrotzak hedatzen ditu. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea edo Suediako d-beat musikaren artean, taldearen zuzenekoak arras leherkorrak dira.
Eguzkiak ez du guretzat argitzen, baina hemen gaude
Erantzunik gabeko
Galdera asko
Nor gara?
Izarren hautsa
Eguzkiak ez du guretzat argitzen
Hainbeste gauza daude
Egiteko
Zer dugu?
Denborarik ez
Eguzkiak ez du guretzat argitzen
Baina hemen gaude!