Kea segitzen, sutea nork duen piztu jakin nahian
Lehentasuna, erruduna atzeman
Zakur eztula, eta begi gorriak ez dira trabagarriak
Justiziak, zor zuena emaitean
Eta bitartean, dena erretzen
Atzerakorik gabeko egoera baten aurrean orain
Iparrorratza, jadanik urtua da
Sindromea delarik, agintari nagien estakuru hutsa
Gretaren malkoak, aski izango direa?
Prentsan hainbat, tinta isurarazi duen istorioaz
Zer geldituko da, papera kiskalita?