Kantari hasi behar gaurko neskatxakin
kontu izan bihar oingo batzuekin,
ez pentsau giro danik holakuekin
mutilak engainatzen diran hoiekin.
Galtza estuak dituzte telaz oso finak
kolore zuri gorri berde urdinak,
nabarmen dituzte ipurdi izkinak
mugitzen dituzte mutilaren grinak.
Akordatzen al zera lehengoko eguna
pixka bat esan arren ez esan dena,
hura zen momentua pasa genduna
juntatu ginanian biok elkarrena.
Kanta berde xamarra nik ezin ukatu,
askoren gustorako holaxe behar du,
ezertan utz ein badet bihotzez parkatu
orain besterik gabe eiten det bukatu.
Bat, bi, hiru, lau, hiru, lau, hiru, lau ta
mutil zahar hobe degula ta baita
bost, sei, zazpi, ez gabiltza batere gaizki.