Lur azpian igarotzen ditut gauak
piztietaz ihesten ari al naiz?
hobe dut, hobe dut hemen izkutatzea,
ilargiaren distiratik ihes egitea
Baina orain norantz joango naiz?
negar puskak berriz bidea erakutsi didate
ez esan, ez esan beldurtia naizela
hemen jarraituko dut ni zuk esan arte
garrasiak entzuten ditudanean
oiartzuna gordetzen dut zuhaitzeko etxean
ba al dago lekurik han goian?
atea helduko dut ezer atera ez dezan
Baina orain norantz joango naiz?
negar puskak berriz bidea erakutsi didate
ez esan, ez esan beldurtia naizela
hemen jarraituko dut ni zuk esan arte
zuk esan arte...