2023.05.08
Klak!son

Klak!son

Atzera

Ama hil zaigu (Zumarraga, 2018/12/01)

Sukuboaren bisita (biontzat)

Konpartitu beharreko gauza da, 
izaki eder eta bakarra. 
Zu han, ni hemen iluntasunean. 
Biontzat gauerdi berbera. 

Gerturatzen naizen heinean, 
sarri irabazten ditut laztanak. 
Adar bat, zulo bat, hezetasuna zaitut bakarka. 

Aintzina kontatutako istorioen antzera, 
atzamarrak ilean itsatsirik, 
bularrean eskuak dantzaka, 
helduko nauzula atzetik zugana. 

Tiraka bizar maldetan 
Eskuak diti gogor gainean. 
Artean izter leunak. 
Mingaina, biak, korapiloan. 

Nahi bazaitut, bai behar zaitut, nahi guztiz... 

Zain zaitut su barnean zu, 
sumendi bat zaitut gori bueltaka. 
Biontzat da gertatu 
amodioaren sormen zarata. 

Izpiritu bihurtu zaitez izaki-gizaki amorante.(BIS) 

Hel nazazu, hel nazazu, hel nazazu,hel nazazu! hel nazazu!