KKORG musika fikziozko jolas bat da, eta baita euskal esperimentazioaren ohiko bi partaideren arteko kolaborazioa ere. KORG-MS10 zahar bat zukutu eta soinuak ateratzean datza, epemuga baten barruan, harreran hartutako sintetizadore bat, etxeko berotasunean eskaerak hartzeko prestua. KKOPU eta IbonRG, seinale elektrikoak gurtzen dituen praktika bat. Lehengai bakar bat birpentsatzeko, birpasatzeko, modelatzeko, modulatzeko bi modu, lan honen baitan anonimo bihurtuak.