Kinkila

Kinkila

  • 2022
  • Rock&rolla

Kaleko eztulak

Ikusi zeuen garrasiak bidetan paratzen,
egun argiko gaindosi baten.
Ikusi zeuen mingain histerikoak,
zuei buruz ezer ez duten arren.

Gaur ere betiko salgai dituzten erraietara,
ustelduko zaizkienak.
Zuen usteak absurdo baten,
zuen hilotzan traidoreen ibasio bat.

Ta zuen azalan gainean dena lehertzen denean,
zergatik orain errauts hauek?
Ausentzien konjura baten bahiturik,
agertuko ez den hori miresten baitut nik.

Zer dut gauerdi baten nire kristaletan islatuz,
bentana zabalik ta kaleko eztulak,
nere kontra zanpatzen dira denak,
nazkatzen dira denak.
Nor ote da bertan gaua zulatzen dabilena?