Ondarroako itsasertzeko
Kresalaren zipriztina,
Eta orduko nerabe biren
Hizkuntzarekiko grina.
Horra historiaren txinpartak gero
Su honen ardatz egina:
Hartu instrumentu bina,
Emon ikutu ezbardina,
Gau hartan hasi eben bidea
Nekez ahal zan imajina,
Kherau bandaren sorkuntza izan zan
Euskarazko maitemina.
Ta Ondarrutik Baranbio aldera
Ardatza izanik euskera,
Geure koadrila handitu jakun
Ta pasa bitik bostera.
Emonkor oso suertatu jakun
Baserriko atmosfera:
izan euskal ikuskera,
ta heldu gugan sinistera.
Bi mila eta hamargarrena,
eskuadroia albiste da:
Ta urten genduan mundura ortozik
Geure historia abestera.
Urte honeetan, sentitu dogu,
inoz bero, inoz hotza:
plaza ugari, eta hileta bi,
banaketa zein ezkontza.
Halan familia honen partea,
da gutariko bakotxa,
sentimenduzko bihotza,
ta euskarazko abotsa.
Harro batean entzuten dogu
geuk sortutako hankotsa:
abiatu dogun ibilbidea
ez da izango bije motza!