Milla zortzi ehun eta berrogei ta zazpi,
Urte hartan jo nuen Oyartzungo Txipi.
Geroztik hemen nabil gotti ta behetti;
Beñere ez hil, bañan irriskutan beti.
Ez deia bada pena ni nabillen plantan?
Duru bat ez dut izan nere bizi santan.
Egunian xanpoin bat alderatu faltan;
Nere denbora juan da geroko esperantzan.
Denbora juan eta hasi naiz pensatzen
Zahartziak eztuela gauz'onik ekartzen.
Pixa laburrago jaz danikan aurten;
Zapatak puntatik hasi zait usteltzen.
Jaz zapatari eta aurten belaunari:
Zer diferentzia urte batez hori!
Len paretak hautsi nahi, eta orai xirrimirri;
Nun dudan billatzeko behar ditut ordu bi.
Agiñak galdu eta puskatuak ortzak;
Zintzurra joiten deraut azpiko kokotzak.
Ezpain biak erriak pipagider motzak.
Horra nola juan diren gazteko erronkak."