2021.05.24
Kherau

Kherau

Amama

Amama

Zuz: Gaizka Peñafiel

Arin in Dantza

Arin in Dantza

Zuz: Gaizka Peñafiel

Atzera

Amama

Zuz: Gaizka Peñafiel

Atzera

Arin in Dantza

Zuz: Gaizka Peñafiel

Atzera

O Peio, Peio

Salbatzaile

Esklabu onenak libre daudela pentsatzen dutenak dira, besteek askatuko dituztela pentsatzen dutenak dira. Askatasuna beti izan
da gazteen erronka eta nahi sutsua, baina merkatuaren garaian, ezin da diruz lortu...

lyrics

Deabruak konta zidan berak dakien jokoaren sekretua
fitxa gorria mugitzen duzula ustean datzala trukua
Jarrai ezazu, zure txanda da, taulan den bide markatua
Banka beti irabazle eta fitxa zeu zarela ez zara ohartua?

Mutiko, salbatzailerik ezean
jabetu behar duzu, ezinbestean:
Mesia duzu ispilu aurrean

Neskato, esnatu, kexatu ordean,
askapena ez da etorriko bapatean,
ekiten baizik (e)ta jo ta kean.
bera, zu eta ni, gu bitartean!

Kartzelako barrek “askatasuna” hitza dute marraztua
barnean txintxo, geldi, “libertadean” zaude espetxeratua
katea luzatzen dizute biziarazteko kontrolatua
berriro noiz laburtuko dizuten beldurraren esklabua

Altxa ezazu zure ahotsa, altxa burua, altxa ukabila

altxatu, zutitu, orain dugu gure AUKHERA

RAP: Gizona esnatu (esnatu!) eta andra esnatu (altxatu!),
atsoa esnatu (gauzak aldatu!) gaztea esnatu. Gaztea esnatu,
atsoa esnatu, herria esnatu! Esnatu!
Mutiko, salbatzailerik ezean mesia duzu ispilu aurrean,
askapena ez datorrela bapatean ekiten baizik ta jo ta kean,
bera, zu eta ni, gu bitartean, altxatu, zutitu, orain dugu gure
aukhera, herriaren aukhera bai, BAI!