Euskarazko tradiziozko abesti zaharrek sorgindurik, 2007ko udaberrian abiatu zen gerora Kherau boskote bizkaitarra izango zenaren plazaz plazako ibilbidea. Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegi eta propio sorturiko abestien arteko oreka.
Lau milagarrenetik
Mintza nahi norbaiti,
jada ez da sentitzen
norbera gizaki
lehen hezur ta azal
orain bi zenbaki
erreparatu arren
zeruko izar bati
arima zer ote zen
gaur inork ez daki