Trago bakar batez edan gendu(e)n gaba laburra,
bion artean, olgetan
Iratzargailuaren musika: izarenarteko dantzaren
soinubanda
Napoliko ragazzak bazeukan ariman sartunde
tarantella,
bizi zen azkar, arin eta ariniketan... bizi dantzatzen
bizitza dantza dala eta
Questá tarantella che muore di pena
se non la si balla con velocitá
zai zoi bele, zapatan be,
atarako dogu txispa
Ireki kupela emoi(o)zu kandela
lotu zaitez kalejirara
zai zoi bele, erdu zeu be,
agortuz doa denbora
Denboraren pozoi maltzurrak ez deko prisa
Erlojuaren armiarmak ziztatuak gisa
Bizitza joaku arin batean inork ez euskun abisa
Arin (eg)in dantza, hasi da, antza, hilbeharraren trikitixa
Hila bat pasata galdu neban bere bisita, (e)ta zita
horren ordean
hauts zuri gramo biren trukean aldatu nindu(e)n, hori
bai dok irautea...
Eta Napoliko neskatoa, zen bere izena bezain argia,
bizi zen azkar, arin eta ariniketan... bizi dantzatzen
bizitza dantza dala eta
Errezitatua:
Oraingo sasoiak jokatuko dira momentu batean lehenaldian
historia dan hori, historia izango da oroitzeko inork ez dagoenean Erritmu frenetiko, ez itzi etsiko, ez ei dala betirako gaurkoa
hau kontzeptu klasiko, basiko, tipiko, topiko, hala be ardurazkoa
Eta DANBA! Eta BigBang eztanda! Lurplanetan baztanga!
Eta GANBAK! (e)ta txakurraren zaunga! hau tximino luzanga:
bere txanda! Kanpai bateko danda!, hau parranda, banda,
samba...! edanda: dzangadzanga! kriston ganga! Zure unea
behin janda...betiko geldi zaitez lurpean etzanda!