Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Hiri beltz bateko
karriketatik
lau urte orduko
zuen ikasi,
jana nola atera
harri artetik
ta lur idorretik
ura.
Gauak besarkatzean beti zalantzak
nola hartuko zuen egunsentiak?
Izerdi putzu baten, amari oihuka,
negar putzu baten, begiak gorriak.
Hiri beltz bateko
putzu batetik
jana nola atera
zuen ikusi,
bitan pentsatu gabe
hantxe zen hasi
kate bat lotuta
igeri.
Urre putzu batera eraman zuten
instant soil batez heroi bilakatu zen.
Ametsa bete ostean berriz zalantzak;
nola hartuko zuen bere herriak?
Bueltatzean ikusi zuen ordaina,
espazio hutsaren tamaina,
bere zain bi lagun besterik ez baina.
bat aita zen ta bestea ama.
Eta ezin eutsita minaren zama,
desherrira egin zuen hanka.
«Ni banoa hemendik betirako
agur aita, agur ama.»
Gauero hartzen dute mila galderek
eta barrutik jaten dute okerrenek.
Non jasoko dute historia liburuek?
Atalik ba al dute heroi galduek?
Beldur gehien ematen dion galdera;
nola besarkatuko du heriotzak?
Desherri hotzean, amari oihuka,
burua etxean, herrian bihotza...