Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Eguzkia parez
ezin errepara lainoei
uholdeak dakartzaten
laino beltz hoiei
haizea bizkarrez
lagunduaz pausoei
ta nahiez errepara
bide ertzeko harriei
Jakin gabe parean
bihurgune bat den
edo bidea bertan
okertzen ote dan
Desberdin da urrunetik
gauzek nola diruditen
ta parera heltzean
berez nola diren
Paradisua
asperleku eternala da
ta infernua
ezlekuetan ederrena
Putzuen artean
ezin errepara zuloei
zango erditik gora
hartzen duten horiei
Orain haizea parez
eraginez indarrei
bultza egiteko
bide erdiko harriei
Orain auzia
ez da bihurgune den
baizik eta bidea
nola ta zerk okertu duen
Gaitasunik ba ahal den
eusteko hor nonbait dauden
larrialdietarako
barne heldulekuei
ta ikasgaiez
ezin ahaztu euren hitzez
lurra ikutzean
bertatik azkar altsatzeko
eta jarraitzeko
Bihar auzia
ez da izango gaurkoa lez
zeren eta bidea
ibili beharra dago oinez
Gaitasunik izango den
eusteko han egongo diren
larrialdietarako
barne heldulekuei
ta ikasgaiez
ezin ahaztu euren hitzez
berriz jaustean
lurretik azkar altsatzeko
eta jarraitzeko