Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Zergatik
ez du begiratu nahi
leihotik
ikusten dituen lainoez haratago?
Geltokien panela
azkenetan du eta
ezin die
berriz bizia eman anden ahaztuei.
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
zerbaitekin ez amestu
parean mortu badago.
Zergatik begiratu
behar du haratago
behin amestu zuen hori
jadanik ez badago?
Zergatik
du erloju zahar hori
jadanik
bere arnasa bezala akitua badago?
Zenbait dantza motel,
ilun bezain goibel
eskaintzen
dizkiete orratzek momentu hautsiei.
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
erloju zahar hori ibili
berri bat merke badago.
Zergatik du ordea
behar berriago
momentu gehiago hausteko
astirik ez badago?
Zergatik nahi dut jakin...
Zergatik dagoen horrela.
Zergatik bisai triste hori?
Zergatik ama? Zergatik?
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
maleta zahar hori ibili
berri bat merke badago.
Zergatik du ordea
behar berriago
osorik betetzeko
astirik ez badago?
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
jaka jantzita ibili
hemen bero badago.
Zergatik du ordea
azala askatuko
eguzkitan jarriz ere
arima hotz badago?
Zergatik
ez du begiratu nahi
leihotik
ikusten dituen lainoez haratago?