Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Tunika urdinpean
azala babesteko,
sandalia zaharrak
oinak ez urratzeko,
mila neke soinean,
hainbat zauri josteko,
urrun zuen Muqdisho (Mogadischo)
Eskua eman zidan
bere burua aurkezteko,
iritsi berria zela
eta Ahmed deitzeko.
Galdegin nionean
zer zuen beharrezko,
berak erantzun zidan
ez zela gauza asko.
Bi oihal izarpean,
ogi pixkat jateko
eta ur putzu bat
bakean bizitzeko.
Ezagutu nituen
kontu batzuk tarteko,
zertzuk pasa zituen
haraino iristeko;
muga baten ostean
eta bi mendilerro
urrun zuen Muqdisho (Mogadischo)
Kontatu zidan
zama hura arintzeko,
bazuela garaia
atsedena hartzeko
Galdegin nionean
non behar zuen hobeto,
berak erantzun zidan
errez zela esateko.
Gerrarik ez zen lekuan
umeek jolasteko,
urmael baten parean
ametsek edateko.
Djibutin zela
hezurrak pausatu zituen
oihalen artean,
denbora luzean
ibili ostean
ihes egin nahiean
gerra zerieten momentu idorrei.
Galdegin nionean
zer zuen beharrezko,
berak erantzun zidan
ez zela gauza asko.
Bi ohial izarpean,
ogi pixkat jateko
eta ur putzu bat
bakean bizitzeko.
Galdegin nionean
non behar zuen hobeto
berak erantzun zidan
errez zela esateko.
Gerrarik ez zen lekuan
umeek jolasteko,
urmael baten parean
ametsek edateko