Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Balen metala edo urrezko azala
Olio beltza ala tristura iluna
Isilik egotea, diruaren zarata
Isilik egotea, baliotsua da.
Kalashnikov-a edo eguzki horia
Kasko azula ala koloreen hiria
Zer da baliotsua, zure hegoaldean?
Zer da baliotsua, esaidazu Sudan?
Ederrak dira nire hankak
hondarretan, sandalietan
Indarrez ireki zituzten
ta orain naiz “inoreza”
Negozio hotza edo bihotz beroa
artile biguna edo coltan gogorra
Isilik egotea, diruaren zarata
Isilik egotea, baliotsua da.
Eguzkiak begiratzean,
egin ninduen beltzaran.
Munduaren indiferentziak,
bilakatu “inoreza”
“Begira nazazu,
salatu ezazu”
Oihu egin dut
Desertuan berbek adina
balio dut, balio dut.
Putzua harean,
desertuetan oasia.
Ez nauzu ikusten,
ez naiz ezer, ni naiz inor ez.
Eguzkiak begiratzean,
egin ninduen beltzaran.
Munduaren indiferentziak,
bilakatu “inoreza”
“Begira nazazu,
salatu ezazu”
Oihu egin dut
Desertuan berbek adina
balio dut, balio dut.
Balen metala, urrezko azala
Olio beltza, tristura iluna