Hitzak: Aiert Goenaga
Musika: Keu Agirretxea
Dantzaria: Eneritz Zeberio
Bideoa: Leire Ikaran, Beñat Bidegain
Gauez zer dio zure burkoak, oihuka
Rol aldatuen garai hontan, honetan
Erreparatu zuzenean ahal dela
Eragindako kalteetan, suetan
Esan egunotan
Zer zaren zu egunotan
Zure uste faltsu haiek non dituzun
Gauez zer dio zure burkoak, oihuka
Inor ez zaren garai hontan, honetan
Erreparatu ispiluetan eta esan
Zein den zisne ta zein atea, kea
Esan egunotan zer zaren zu ispiluotan
Zure handitasun haiek non dituzun egunotan
Zail da asimilatzen behinola izan zinen, lotsatu gabe
Besoetan duzunak hori paira ez dezan,
Beldurrez zaude
Zure kontzientzian begi triste haiek iltzatuta daude
Beraiek hegan doaz zure damu hitzen zain egon gabe
Esan egunotan zer zaren zu, ispiluotan
Zure ziurtasun haiek non dituzun, egunotan