2019.12.11
Keike

Keike

Aldaketa

Azken hostoa amiltzean, zuhaitzaren
biluztasunak negua datorrela adierazten
digun bezala,
nire bihotzeko estalki ezak aro berria
datorrela…
datorrela, datorrela, datorrela !

Ez da erraza pozik sentitzeko
arrazoiak aurkitzea,
baina egon badaude
bilatu egin behar!

Itsasoa hitzez janzten denean...
bihotza biluzik geratzen zaidanean…
mina gertu dabil,
aldaketa ez oso urruti.