2019.12.11
Keike

Keike

Ni, korapiloa

Nire izatea korapilo bat da,iluna ta gogorra...
Nire burmuina armiarma sarea josiz doa.
Laberintu hontan bizi naiz, MUNDUA ere deitua,
Bideak arakatuz noa aurrera...aurrera noa.
Norabide antzuzko bidetan...amildegian behera...
Askotan preso sentitzen naiz korapilo mental honetan!!

Eta ito egitan naiz, gelditu gabe
Beste bidegurutze baten bila...
Non ote da eguzkiaren argia?
Non ote da irtenbidea?

Izate korapilatsua onartu dut lagun
ta inguruko guztiaz gozatzen ikasi dut,
baretasunak bide ematen badu...
Azken finean, korapilo honek
bizirik sentiarazten nau.

Non ote da eguzkiaren argia¿?!