Badu begietan malkorik
Badu erraietan beldurrik
Badu besoetan zauririk
Badu
Badu begietan argirik
Badu erraietan ametsik
Badu besoetan indarrik
Badu
Bere baitan gordeta duen guztiak
bere baitan gordeta segitzen badu...
Argi, malko, amets, beldur, indar ta zauri guzti-guztiak,
une batez, soka eten eta askatzerik balu...