1996 - Elkar
PARTAIDEAK
1994 - Elkar
PARTAIDEAK
1992 - Elkar
PARTAIDEAK
1990 - Elkar
PARTAIDEAK
1989 - Elkar
PARTAIDEAK
1987 - Elkar
PARTAIDEAK
1986 - Elkar
PARTAIDEAK
Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu bat lehertuta. “Zoritxarrak zortea ekarri zidan”, zioen Kaxianok (1). Izan ere, istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa). 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano.
Hasierako garaietan besteren kantuak jotzen zituen Kaxianok, eta abestu, gutxi. Lotuan dantza egitea debekaturik zegoen garaiak ziren, eta arin-arinak eta fandangoak jotzen zituen batik bat soinuarekin. Aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskaratzen hasi zen, “Cuando iba el domingo a misa… hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat” (1).
Eta hurrengo urratsa letrak sortzea izan zen. Bertsolaria zen Kaxiano -1960 eta 1962ko txapelketetan parte hartu zuen, eta behin eskualdeko txapela irabazi ere bai, eta plazetan Txomin Garmendia, Joxe Lizaso eta Lazkao Txiki zituen, batik bat, kantulagun-, eta bertsoak bezala, gaia hartuta, egiten zituen kantuak. Goizaldean izaten zuen sormena emankor: “Bai, bitxia da, baina ni goizeko laurak aldera egoten naiz neure onenean kantuak sortzeari dagokionez behintzat. Siesta egin eta goiz joaten naiz ohera: gero esnatu eta kasete txiki batean grabatzen ditut ohean bertan burura etorri zaizkidan ideia berriak, bestela ahaztu egiten zaizkit eta!” (1). Euskal Herriari eta maitasunari kantatzen dio batez ere Kaxianok, Euskal Herriari zion maitasunari.
Letren ondoren, doinuak sortzen hasi zen Lizartzako itsua, berak kantatuko zituen doinuak batetik, eta bertsotarakoak bestetik. Hala deskribatu zituen Juanito Dorronsorok Kaxianok sortutako doinuak: “Bertsolaria zen, barrutik ezagutzen zuen, eta doinu politak, samurrak, oso sentikorrak egiten zituen” (1). Zortziko txikian nahiz handian, oraindik plazan entzuten dira Kaxianok sortutako doinuak, “Kantatzera nihoa” kasu.
Testua: Ainara Gorostitzu
1996
ABESTIAK:
Soinu eta kantu
Hondartzetan
Baserria dut maite
Nere haurtzaroan
Oroimenak
Abraham Olano
Betiko errua
Gipuzkoari
Amatxo maitea
Garai batean
Mesedez
Jaunari erregu
1994
ABESTIAK:
Ermita txiki baten
Bakardadean
Bizkaiari
Nik ez dakit nola
Entzungo nauzue
Fernando Amezketarra
Ipuin bat
Inazio artzaia
Asteburuan
Lehenengo erromerian
Antzuolari
ABESTIAK:
Itsasontzi baten
Nere bizitza
Donostiari
Nere oroigarri
Tximeleta bezala
Gaztea nintzen
Kukua
Eñaut
Goizeko hiruretan
1990
ABESTIAK:
Ongi etorri
Kukua
Hegazkin baten
Loreak bezala
Nere babesa
Zazpi senideak
Goizeko hiruretan
Zeru azpian
Gure zortzikoa
Lau urtaroak
1989
ABESTIAK:
Nere oroigarri
Agur ama
Nere bizitza
Uso bat izatera
Ezkonberriei beti beti
Egia da
Eguzkia badator
Gaztea nintzen
Itxaropena
Ikurriñari
1987
ABESTIAK:
1986
ABESTIAK:
Donostiari
Dantzarako
Dantzatu
Sagarrari
Txirrita elkartea
Errotan
Zazpiak bat
Neska mutilari
Askatasuna gauria da
Alaitasuna