Adiskide batek duena
Eta eman dezakeena
Bizi poza, kalte gehientsuak ezabatuaz
Barre hutsez, lortu daitekeena...
Oinak lurrean ipiniaz eta hausnartuaz
Egiez jabetuaz
Gezur batek duen kaltea
Aire ustelen tankera
Bizitako une alaiak
Labankadez zaurituak
Esaldi polit batzuek
Esan zidaten guztia
Orain irauliak
Pasatako une latzak
Bakardade umil batean
Non zaude? Nire beharreko laguna
Zergatik? Babes zintudanean
Urrun zara, beharreko laguna
Lagun bat dago alboan beti
Haren beharra dudanean, eta alderantziz
Irauteko pena merezi du guztiz
Heldu beharra nekez, galdu ezineko hori!