Egon parean, egon aurrean…
Izenik gabeko aburua
gezurretan zara usteltzen…
Ernetzeari utzi dion
arantzarik gabeko arrosa.
Egon alboan, egon ondoan.
Eraiki nahi dugun herria,
utopia bihurtu al da?
Pasibitatea da lehengo oztopoa.
Erantzun baten bila dihardugu
azken bi mila urtetan
eguna da
aldatzeko sufrimenduaren
ikur bilakatu baikara.
Ekintzak ez dira betetzen,
esku hutsik, biluztu barik.
Pasibitatea da lehengo, oztopoa.
Erantzun baten bila dihardugu
azken bi mila urtetan
eguna da
aldatzeko sufrimenduaren
ikur bilakatu baikara.
Ez zaitez joan,
besarkatu
ezin uka, hau ez dela
egoera.
Lagundu nazazu
Oihukatzen
herri honen
nortasuna.